XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hobeto ezagutu arte, hobe ezer ez galdetzea - esan zuen Julenek zuhur jokatuz.

- Gizon alai eta atsegina zirudik baina behin ere ez duk jakiten.

- Zer arraiogatik ez ote ditugu hitz hauen esanahiak geuk bakarrik asmatzen?.

- Bi hitz zeudek haseran - esan zuen Dikek hizkiak banaka irakurriz. VIA OCCULTA.

- Hi, Julen, zer esan nahi ote du horrek?.

- Nik uste diat ezkutuko bidea edo honelako zerbait esan nahiko duela - esan zuen bekokia zimurtuz.

- Ezkutuko bidea! - esan zuen Anek, begiak irten beharrean.

- Horixe esan nahiko dik gainera! Ezkutuko bide bat! Ederki, ederki.

- Eta, hi Julen, zein bide izango duk hori?.

- Zer zekinat ba nik, tuntuna!- erantzun zion Julenek -.

Hitz horiek ezkutuko bidea esan nahi duten ala ez ere ez zekinat eta.

Nire burutazio * burutazio: burutapen (ocurrencia) bat izan dun hori.

- Eta hori esan nahiko balu, oihalean dauden marra horiek ezkutuko bidea izendatuko liakete - esan zion Dikek.

- Zoratzeko modukoa duk hau! Ahalegindu hadi, hik nik baino latin gehiago dakik eta!.

- Ez zegok hizki zahar hauek ulertzerik - esan zion Julenek azken ahalegin bat eginez -.

- Ezin diat, ez diat ezer ulertzen.

- Hankahots batzu entzun zituzten eta ondoren beren gelako atea ireki zen.

- Roland jauna azaldu zen eta begira gelditu zitzaien.

- Hara, hara - esan zuen -.

- Non sartu ote zineten arrastorik gabe nenbilen.

- Zer iruditzen zaizue arroketatik itzuli bat egitea? - Oso ongi.

- Goazen - esan zion Julenek oihala, estu eta presa, ezkutatuz.

- Zer duzue hori? Garrantzizko zerbait?- galdetu zien Roland jaunak, oihalari begiratuz.